Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Mendaurko ermita berritu zela 50 urte [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Fagoaga, Joxemari "Fagoaga II"

Description

Titre
Mendaurko ermita berritu zela 50 urte
Dokumentuan jasotako izenburua
Mendaurko ermita berritu zela 50 urte
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Egunon lendabiziko hemen kantari hasita
Air
Baserrian jaio nintzan
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
33
Numéro
593
Pages
8
Date de publication / empreinte
2013-06-27

Mendaurko ermita berritu zela 50 urte [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-06-27 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egunon lendabiziko
hemen kantari hasita
gure aurrean daukagu
Mendaurko zelai polita
berrogeita hamar urtez
gure urteroko zita
hemengo ta joandakoak
ez dauzkagu ahantzita
auzo lanean egina
herritikan etorrita
zaldi ta asto gainean
behar zena ekarrita
gaur zuetaz oroitzea
dena pentsatzen hasita
zuengatik dago hemen
gure Mendaurko ermita.

Goi xamar egote horrek
izaten dun arriskua
tximistak askotan jotzen
pareta ta teilatua
saiatzen gara ematen
merezi duzun tratua
herrian ta inguruan
bai zara zu maitatua
mende erdia da aurten
zu orduan berritua
herriko jende gehienak
botako zuen eskua
orduan egin zutena
beraiena meritua
gaur zuentzat dira gure
txalo, bertso ta aurreskua.