Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mendaurko ermita berritu zela 50 urte [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Fagoaga, Joxemari "Fagoaga II"

Deskribapena

Izenburua
Mendaurko ermita berritu zela 50 urte
Dokumentuan jasotako izenburua
Mendaurko ermita berritu zela 50 urte
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Egunon lendabiziko hemen kantari hasita
Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
33
Zenbakia
593
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2013-06-27

Mendaurko ermita berritu zela 50 urte [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II"

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-06-27 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egunon lendabiziko
hemen kantari hasita
gure aurrean daukagu
Mendaurko zelai polita
berrogeita hamar urtez
gure urteroko zita
hemengo ta joandakoak
ez dauzkagu ahantzita
auzo lanean egina
herritikan etorrita
zaldi ta asto gainean
behar zena ekarrita
gaur zuetaz oroitzea
dena pentsatzen hasita
zuengatik dago hemen
gure Mendaurko ermita.

Goi xamar egote horrek
izaten dun arriskua
tximistak askotan jotzen
pareta ta teilatua
saiatzen gara ematen
merezi duzun tratua
herrian ta inguruan
bai zara zu maitatua
mende erdia da aurten
zu orduan berritua
herriko jende gehienak
botako zuen eskua
orduan egin zutena
beraiena meritua
gaur zuentzat dira gure
txalo, bertso ta aurreskua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra