Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Mariaren alaba batek Jaungoikuaren eta bere Amari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"
Mariaren alaba batek Jaungoikuaren eta bere Amari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"
		
				
		
				Dokumentu-mota: 
		Liburua 
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
1
Eskaritxo bat, Ama,
nai dizut egiñ,
eriyotzako orduan
galdu ez nadiñ;
dagokizu zuri
erantzutia nere
dei umillari.
2
Eriotza da berez
gauza tristia,
tristiagua berriz
da zuk uztia;
oroi zaitez, Ama,
betiko galtzen dala
bein galtzen dana.
3
Askotan deitu dizut
mundu onetan,
laguntza prestatzeko
trantze arre tan;
Zeruko Erregiña,
zabaldu zazu zure
manto urdiña.
4
Deabruak nerekin
parterik eztu,
alaz guztiyaz ere
ekatzu esku;
zurekin zerura,
esperatzen det, Ama,
zorion ura.
5
Zure alabetan ni
esker gabia,
bañan nik ere Ama
zaitut, Maria;
birjiñen onduan
baztertxo bat neretzat
gorde zeruan.
Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324
