Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Mariaren alaba batek Jaungoikuaren eta bere Amari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Descripción

Título
Mariaren alaba batek Jaungoikuaren eta bere Amari
Dokumentuan jasotako izenburua
Mariaren alaba batek Jaungoikuaren eta bere Amari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eskaritxo bat, Ama, nai dizut egiñ
Melodía (txt)
Zavalaren liburuan doinuaren partitura dator, 583 orrialdean: http://ttiki.com/52324 ; eta Elixabete Perezen liburuan, bertsoa entzuteko moduan, 38. orrialdean: http://ttiki.com/52255
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Liburua

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]

Mariaren alaba batek Jaungoikuaren eta bere Amari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Eskaritxo bat, Ama,
nai dizut egiñ,
eriyotzako orduan
galdu ez nadiñ;
dagokizu zuri
erantzutia nere
dei umillari.

2
Eriotza da berez
gauza tristia,
tristiagua berriz
da zuk uztia;
oroi zaitez, Ama,
betiko galtzen dala
bein galtzen dana.

3
Askotan deitu dizut
mundu onetan,
laguntza prestatzeko
trantze arre tan;
Zeruko Erregiña,
zabaldu zazu zure
manto urdiña.

4
Deabruak nerekin
parterik eztu,
alaz guztiyaz ere
ekatzu esku;
zurekin zerura,
esperatzen det, Ama,
zorion ura.

5
Zure alabetan ni
esker gabia,
bañan nik ere Ama
zaitut, Maria;
birjiñen onduan
baztertxo bat neretzat
gorde zeruan.


Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324