Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Elustondo, Nerea
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Trenean elkarren ondoan esertzea tokatu zaizue. Iker, abiatu orduko lo hartu duzu, eta burua Nerearen sorbaldan duzula esnatu zara.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia: Gaurko bidaia gendun
kategorikoa
Ordizin lo hartu det
gauza logikoa
eta izan det amets
guztiz magikoa
jode hau da bidaia
erromantikoa! (bis)


N. Elustondo: Zer pentsatzen ai da hau
ai ama, ai ama!
Burua hemen jarrita
hau da panorama!
Ez det ondo ulertu
romantikoana
bajuxeago jarri
ezazu walkmana. (bis)


I. Zubeldia: Amesetan ematen
nizkizun bimuxu
bagoiaren erdian
hartzen genduan su.
Burua sorbaldan ta
kejosa zaude zu
berago jun ez danen
firmatu ezazu. (bis)


N. Elustondo: Horko romantizismo
eta horko musu
ez dakit kolpe bat jo
edo egin kasu.
Beherako kontuekin
zertan zabiltza aizu?
Zure zorriak ere
pasa dizkidazu. (bis)


I. Zubeldia: Zorriak nauzkalata
nolako pikea!
Hau da fenomenoa
ta satelitea
ta orain dagokigu
ihes egitea
nik txartelik ez daukat
badator pikea. (bis)


N. Elustondo: Pika badatorrela
ezin disimula
itxuraz daukazuna
problema mardula.
Zuretzat aitzaki bat
det eta ez da ahula
esan estazioan
lo hartu zendula. (bis)