Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Représentación
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Martin, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuen etxe azpiko banketxean lapurreta izan da, eta zuek gertatutakoa ikusi duzue. Ertzainak lekuko bila dabiltza.

Description

Air
Ludi bizitza abesti gozoz
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin

Leihotik beira nengoen eta
ene a ze gurutzea!
Gerta liteke ertzainak heldu
ta pixka bat beldurtzea
baina ez uste nere hitz denak
aitortzara makurtzea
sekula ez da delitu izan
lapurrari lapurtzea.

J.M. Irazu

Balkoitik beira geunden biok ta
orain lekuko papela.
Egia esan polita izan da
polita eta itzela
dietan zeuden bi somatu ditut
kaputxa bana zutela.
Hala're gero esango dute
tokatu egin zaiela.

J. Martin

Dietan zeuden egia da bai
ez dizut egingo uko
bi gizon lodi ikusi ditut
nik bi donutsen moduko.
Ba diru dena hartu badute
hartu bezate ta punto
krisiarekin diru gehiegi
ez zuten eta hartuko!

J.M. Irazu

Krisiarekin ez daukagu ez
bizimodu erosoa
eta ertzainek guri galdezka
daukate lan nekosoa
ze atrakoa izandu baita
polita bezain goxoa
eta zer poza hartu badute
nere hipoteka osoa!

J. Martin

Seguruenik hartuko zuten
diru guztia bezela
zer hartu ta zer ez hartu pentsau
beharko zuten bestela.
Ezjakina naiz baina uste dut
gu biyok libre garela.
Jan dezatela gure hipoteka
ta biei on dagiela!

J.M. Irazu

Mundua hola antolatuta
hankaz goraka jartzea
nahikoa dute Gobernuari
erregu bat eskatzea.
Ofizina horrek bazun garaia
hau nahi nuke kantatzea
guri egunero eiten diguna
berak noizbait probatzea.