Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2013-06-24 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aita-alabak izango zarete zuek. Aita eta ama banandu berriak dira, eta zu, Miren, amarekin zaude bizitzen, baina noizbehinka bisita egiten diozu aitari. Andoainen pisu txiki bat hartu du aitak, sartu zara etxean, eta sofan triste-triste aurkitu duzu aita. Pentsatu duzu zerbait egiteko garaia iritsi dela, eta bere itxura berritzen lagundu behar diozu aitari.

Description

Air
Orain hasi bihagu
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza

Gabon aitatxo gaur be
hementxe naukazu
triste zaude ta kasu
egin behar didazu
goialdetik ilean
premian zaude zu
baina gazteagoa
eman dezakezu.

A. Mendiluze

Guapoago nengoke
ni ilearekin
lehen dexente neukala
behar dezu jakin
guapo orrazten nintzen
orraziarekin
baina denak joan zaizkit
disgustoarekin.

M. Amuriza

Serio jarri behar
dugu buruz buru
disgustoa ez dizut
kenduko seguru
baina beltzez jantzita
zabitz munduz mundu
dibortziatu egin zara
ta ez alargundu.

A. Mendiluze

Baina lehenbizi nintzen
etxean gustora
orain luze egiten
zait neri denbora
ez nabil inorekin
ez noa inora
hortik alarguntzera
ze alde dago ba?

M. Amuriza

Laguntzen saiatu ta
zu arazoz bete
beste zerbait pentsatzen
saiatu ninteke
aldea badago ta
jarri zaitez tente
dibortziatuta berriz
berpiztu zintteke.

A. Mendiluze

Horretan ere ezin
lehengoaz konpara
“Jarri tente” esanda
ze planta den hara!
Herrena daukadala
bistan dezu jada
nere hanka-sartzeen
oroigarria da.

M. Amuriza

Hanka sartuta dago
ta dagoeneko
igual ez zara egongo
lehen baino hobeto.
Animatu ta ez zaite
jarri horren terko
baten bat behar duzu
besotik heltzeko.

A. Mendiluze

Ene alaba asko
saiatu zera zu
baina animatzea
lan zaila da aizu!
Zoaz amarengana
aukera daukazu
edo laister ilea
eroriko zaizu.

M. Amuriza

Ilea soberan dut
ta ez nazazu eten
triste-triste zabiltza
aita baina aurten
egia esan etsi dut
ta zer otu jaten:
hobe zaude usoei
ogia ematen. *

A. Mendiluze

Egi bat bota dezu
gordin eta gorri
eta ate ondora
berehala korri.
Irrifarrez erantzun
diot egi horri
hau da behar dudana:
maizago etorri.


*Aurreko bertsoaldi bati egiten dio aipamena.