Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A.M. Peñagarikano
Baserritar hauekin
nago harrituta
hauekin darabilkit
hainbeste disputa.
Basatiak dirala
ez leike izkuta.
Zer egin behar dezu
hoi dana sartuta?
Behi puska hori janda
txala eingo dezu-ta! (bis)
I. Zubeldia
Nik tripa betetzen det
horrelakoetan
nola hasi aurretik
nik gosea detan
hiru xerra sartuta
ogi baten bertan
laxte presentauko naiz
ziabogan bueltan
ze gehio behar da ba
potzu xahar honetan? (bis)
A.M. Peñagarikano
Holako zelebreak
etorri mundura
jatea beti izan da
beraien kultura.
Barkatu ez daukazu
deportista itxura
ja'itzazu espagetiak
edan zazu ura
zuk hartu nahi badezu
behar dan figura. (bis)
I. Zubeldia
Beti deportistea
izan naiz mahaikoa
nik zertzuk jan ditudan
alajangoikoa!
Baina sasoia daukat
kategorikoa
bat'e urik probau be
a ze mutikoa!
Lehen'e hemen badago
hortatik nahikoa! (bis)
A.M. Peñagarikano
Muturra dauka gorri
azkazalak zikin
zer egin behar ote da
horrelakoekin?
Jo ta ke hemen hasi da
ekin eta ekin
palai hola beidatuz
harridurarekin
arraunan ez da egiten
atxur kertenekin. (bis)
I. Zubeldia
Arroza eta fibra
ez det entenditzen
komonen zaile dago
patxaran gelditzen.
Zeoze egingo det
ez banaute hiltzen
xerra edar bat janda
arraunak astintzen
gasoilekin ez dira
Ferrarik ibiltzen! (bis)
A.M. Peñagarikano
Zer egingo ote du
ez dakit ez dakit!
Igual alde eitea hobe
gure traineratik.
Tankera txarra hartu
ta horra zergatik:
benga heldu arraunai
behar dan lekutatik
ta atera itzazu eskuak
zure patrikatik. (bis)
I. Zubeldia
Nola sentitzen dedan
kolore gorria
traineru baten nago
patxaran jarria.
Ardo ta sagardoa
ditut iturria
ta aldatzeko zuen
egoera larria
ni izan ninteke gaur
fitxaje berria. (bis)