Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarritan Yemen sentitu arren
guregandik urrundua
zure esanek jarri didate
begirada lurrundua.
Hamaika urteko horren bizitza
ez dago ez leundua
matxismoa da-eta sare bat
herriz herri ehundua
umetatikan ikas dezaten
nolakoa den mundua.
Gizona baita akosadore
ta salbatzaile hurrena.
Egia esan ez da entzun dedan
historia txukunena.
Hemen bakoitzak aurkitu nahi du
bizitzan bide zuzena.
Hala're badet nik galdera bat
dardarka jartzen nauena:
zer da ni eta gizon horiek
desberdintzen gaituena?
Iruñean plazan gertatu zena
ez da aski kritikatzen
ta antza denez Baionan ere
erasoren bat izan zen.
Ez dakit ziur non bizi geran
ondo geran konturatzen
ze errexa den maiz urruneko
gertakariak miatzen
ta gero zenbat kostatzen zaigun
ingurura begiratzen!