Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez dakit ikusteko aukera izan duzun, baina esango nuke munduko bazter guztietara iritsi dela bideo bat, non hamaika urteko neskatila bat azaltzen den, Yemengo neskatila bat, bera baino hogei urte zaharragoa den gizonezko batekin ezkondu nahi dutena bere gurasoek. Hori dela eta, bere osaba baten bitartez, ihes egin du. Bideo horretan kontatzen du ezkontzera behartzen badute, bere buruaz beste egingo duela.

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarritan Yemen sentitu arren
guregandik urrundua
zure esanek jarri didate
begirada lurrundua.
Hamaika urteko horren bizitza
ez dago ez leundua
matxismoa da-eta sare bat
herriz herri ehundua
umetatikan ikas dezaten
nolakoa den mundua.

Gizona baita akosadore
ta salbatzaile hurrena.
Egia esan ez da entzun dedan
historia txukunena.
Hemen bakoitzak aurkitu nahi du
bizitzan bide zuzena.
Hala're badet nik galdera bat
dardarka jartzen nauena:
zer da ni eta gizon horiek
desberdintzen gaituena?

Iruñean plazan gertatu zena
ez da aski kritikatzen
ta antza denez Baionan ere
erasoren bat izan zen.
Ez dakit ziur non bizi geran
ondo geran konturatzen
ze errexa den maiz urruneko
gertakariak miatzen
ta gero zenbat kostatzen zaigun
ingurura begiratzen!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra