Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-09-21 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Erika Lagoma

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2013-09-21 Lesaka Jaialdia
Gai-emailea
Garro, Iban
Bertsolaris / Auteurs
Lagoma, Erika
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Kostata ireki dituzu begiak.

Description

Air
Atmosferatik atera eta
Nom de la strophe
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-09-21 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Erika Lagoma

Nom de la strophe:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amatasuna marrazten dute
borobila ta arroxa
baina guztiak izan dezake
gordeta punta zorrotza.
Zortzi hilabetez tripa haundidun
eta neskatxa panpoxa
kirofanoa zen hotza
ez zen oso aproposa.
Espulsiboan paratu nintzen
eta ez zen izan motza
bi ume eder erditu nitun
eta ze-nolako poza! (bis)

Gauetan erne goizetan berdin
zinez hau ez da jolasa
eta batzutan pentsa dezaket
ni ez naizela kapaza.
Triste egotean hartu ohi diot
ejerzitoaren traza
beti inguruan saltsa
ta uzkurtzen zait arraza.
Egunak luze jada bi urte
aurretikan zaizkit pasa
eta batzutan ez dakit nondik
hartu daitekeen arnasa. (bis)

Momentu onak ere badaude
atera diet etekin
ahal denean begiak itxi
eta egunari ekin.
Egun batzutan siesta luzea
egiten dute behinepin
beti gaude elkarrekin
eta dena ez da samin.
Nere amak sarri abisau zidan
"Erika hartuko duzu min"
baina amari horretan ere
ez nion kasorik egin. (bis)