Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2013-12-30 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Elortza, Igor
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok zarete anaia bi Gabon zaharreko afaria prestatzen. Zu, Andoni, zara PNVko PNVkoa, hau da, jeltzale genetikoa; zu, Unai, ezker abertzaleko betiko militante bat, HBkoa. Afaria prestatzen zabiltzaten bitartean, irratia daukazue piztuta, eta irten da autogobernua berritzeko gaiaren kontua. Biok dakizue beharrezkoa dela abertzaleen arteko batasuna, ta hor zabiltzate pentsakor eta berbak neurtzen. Orduan, eskatuko dizuet bakoitzak albo banatako mikrofonotik kantatzea zuen baitan pentsatzen ari zaretena, eta gero erdiko mikrofonora hurreratzea benetan pentsatzen duzuena bakoitzak besteari kantatzeko.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Mahaian gainean jarriak dauzkat
bai edari ta bai opil
urtean behingo afaritxo hau
egin behar dugu mutil
almeja batzuk, esparragoak
preparatu trankil-trankil.
Haize berriaz mintzo da beti
hau indabak janda dabil.

U. Iturriaga

Ba bai egia banan joanda
ibiltzen garela txarto
uste badozu kontu horregaz
engainau nozula guapo...
Ba bai almejak merezi doguz
euskaldunak garelako
zureak soilik zabaltzen dira
Alderdi Egunerako.

A. Egaña

Eta herri bat eraiki dugu
almeja ederrak janez
gaur afaria buka dezagun
“Anaiak gara” esanez.
Ezker-eskubi hara ta hona
mugitua zara errez
tiobiboan gisa dabil hau
Ezker Abertzalea lez.

U. Iturriaga

Neu be bat nator anaiak gara
ta horretan armarik ez
bat egin dogu zure urtetako
aholku zahar hori betez
baina aiztoa eta kipula
neuk deukodaz hain suertez
zuk egindako lanaitik balitz
beti azak jango geunkez.

A. Egaña

Bion artean hau prestatzeko
izandu degu aukera
PNVkoa izanagatik
ni ez naiz alperra keba.
Eman tipula eman labana
nik sukaldari papela
PNVkoak mende batean
negarretik bizi gera.

U. Iturriaga

Baina ez dogu eze be lortu
ez guk alkar estututa
zetan sakatu Iñigo Urkullu
berak errurik ez du ta!
Artau dagigun ardau baltz bana
deukot ondo prestatuta
honetan ez dau dibergentzirik
gora Euskadi askatuta!