Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Mahaian gainean jarriak dauzkat
bai edari ta bai opil
urtean behingo afaritxo hau
egin behar dugu mutil
almeja batzuk, esparragoak
preparatu trankil-trankil.
Haize berriaz mintzo da beti
hau indabak janda dabil.
U. Iturriaga
Ba bai egia banan joanda
ibiltzen garela txarto
uste badozu kontu horregaz
engainau nozula guapo...
Ba bai almejak merezi doguz
euskaldunak garelako
zureak soilik zabaltzen dira
Alderdi Egunerako.
A. Egaña
Eta herri bat eraiki dugu
almeja ederrak janez
gaur afaria buka dezagun
“Anaiak gara” esanez.
Ezker-eskubi hara ta hona
mugitua zara errez
tiobiboan gisa dabil hau
Ezker Abertzalea lez.
U. Iturriaga
Neu be bat nator anaiak gara
ta horretan armarik ez
bat egin dogu zure urtetako
aholku zahar hori betez
baina aiztoa eta kipula
neuk deukodaz hain suertez
zuk egindako lanaitik balitz
beti azak jango geunkez.
A. Egaña
Bion artean hau prestatzeko
izandu degu aukera
PNVkoa izanagatik
ni ez naiz alperra keba.
Eman tipula eman labana
nik sukaldari papela
PNVkoak mende batean
negarretik bizi gera.
U. Iturriaga
Baina ez dogu eze be lortu
ez guk alkar estututa
zetan sakatu Iñigo Urkullu
berak errurik ez du ta!
Artau dagigun ardau baltz bana
deukot ondo prestatuta
honetan ez dau dibergentzirik
gora Euskadi askatuta!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra