Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-04-19 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Manu Goiogana

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Kataxulo Bertso Txapelketa (2013. Oiartzun)
Représentación
2013-04-19 Oiartzun Sariketa
Bertsolaris / Auteurs
Artola, Mikel
Goiogana, Manu
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aitona-bilobak zarete. Herriko jaiak badatoz, eta zu, Mikel, egun horiek noiz iritsiko zain, ilusioz beteta zaude; Manu, aitona, berriz, jaiak heltzeko beldurrez.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-04-19 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Manu Goiogana

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artola

Festarako egin det
berriz ere plana
oraingon tokatzen da
gauetako lana
baino bildurra ez da
ez zurea dana
nik'e badet bildurra
baino resakana. (bis)

M. Goiogana

Ba orduan ibili
zaitez gizalegez
nik resakarik ez det
edukitzen berez
baina jaiei beldurra
diet nik mesedez:
lorik ez dezu egiten
ta utzi ere ez. (bis)

M. Artola

Baino badegu antza
jar zazu arreta
pastillatik berdintsu
gabiltza puñeta!
Ta balantzan ere bai
zenbat ariketa!
Utzidazu bastoia
beharko det eta! (bis)

M. Goiogana

Itxura denez zaude
parranda planean
eta bastoia behar
zure esanean
zer-eta etortzeko
bastoian gainean
holakorik ez zegon
gazte nintzanean. (bis)

M. Artola

Ba nik zahartu arte
ez det ba etsiko
ohea txikia det
metro eta piko
sofan egin zazu lo
moldatu ta kito
ahal dela bakarrik
ez naiz etorriko. (bis)

M. Goiogana

Jai aurretik gazteak
beti harrotuta
beti zatoz bakarrik
ez da zure kulpa.
Hara ze pasatzen den
jaiak pasatuta:
zaharrak fresko eta
gazteak zahartuta. (bis)