Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Werti intsumisioa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Eizagirre, Estitxu

Description

Titre
Werti intsumisioa
Dokumentuan jasotako izenburua
Werti intsumisioa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Werten lege ankerrari nola egiten zaio uko?
Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2387
Pages
23
Date de publication / empreinte
2013-10-20

Werti intsumisioa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-10-20 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Werten lege ankerrari
nola egiten zaio uko?
besteei ardurak eskatuz
denborik ez dut galduko:
langileak funtzionario
ta Jaurlaritza lekuko
gurasoek bultza ezik
ez dute asko lortuko.
Azterketara umeak
ez aurkeztu eta punto!
intsumisioa dugu
Txikipark-en ospatuko
Espainiak ez ditu gure
seme-alabak epaituko.

Ikastolan hazitako
lehen belaunaldi kuttuna
jakin gabe izango zen
titulu ofizialduna
etxeko konpromisoa
euskararen oihartzuna...
Ailegatu da guraso
bilakatu den eguna:
zer ta LOMCEri beldurra,
garaiezina, urruna...
Jokoan da galdera bat
eta gure nortasuna:
zenbatean saltzen dugun
herentziz jaso duguna.

Ez dugu nahi “ikasle on”
ta “ikasle txarrik” bereizi
ez neurri beraz epaitu,
haur bakoitza da berezi
ez letrak buruz ikasi,
bai landu mila trebezi
kritikotasuna bultza
dotrinak ez du merezi.
Guraso-irakasleak
elkartuz gero lehenbizi
“LOMCEri ez” adostuta
oraingo moduan bizi
nork agindu behar digu
gure haurrak nola hezi?