Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Werti intsumisioa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Eizagirre, Estitxu

Descripción

Título
Werti intsumisioa
Dokumentuan jasotako izenburua
Werti intsumisioa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Werten lege ankerrari nola egiten zaio uko?
Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2387
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2013-10-20

Werti intsumisioa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-10-20 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Werten lege ankerrari
nola egiten zaio uko?
besteei ardurak eskatuz
denborik ez dut galduko:
langileak funtzionario
ta Jaurlaritza lekuko
gurasoek bultza ezik
ez dute asko lortuko.
Azterketara umeak
ez aurkeztu eta punto!
intsumisioa dugu
Txikipark-en ospatuko
Espainiak ez ditu gure
seme-alabak epaituko.

Ikastolan hazitako
lehen belaunaldi kuttuna
jakin gabe izango zen
titulu ofizialduna
etxeko konpromisoa
euskararen oihartzuna...
Ailegatu da guraso
bilakatu den eguna:
zer ta LOMCEri beldurra,
garaiezina, urruna...
Jokoan da galdera bat
eta gure nortasuna:
zenbatean saltzen dugun
herentziz jaso duguna.

Ez dugu nahi “ikasle on”
ta “ikasle txarrik” bereizi
ez neurri beraz epaitu,
haur bakoitza da berezi
ez letrak buruz ikasi,
bai landu mila trebezi
kritikotasuna bultza
dotrinak ez du merezi.
Guraso-irakasleak
elkartuz gero lehenbizi
“LOMCEri ez” adostuta
oraingo moduan bizi
nork agindu behar digu
gure haurrak nola hezi?