Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Abortuaren legeari jarriak [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol

Description

Titre
Abortuaren legeari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Abortuaren legeari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gallardon jaunak –Franco bezala kristau zintzo ta apala–
Air
Ari naizela ari naizela I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
77
Numéro
2398
Pages
23
Date de publication / empreinte
2014-01-12

Abortuaren legeari jarriak [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-01-12 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gallardon jaunak –Franco bezala
kristau zintzo ta apala–
Varelarekin egin omen du
konfesio jenerala.
Hark esatean abortatzea
bekatu mortala dala
legeak eta zigor zorrotzak
jarri ditu berehala.

Zin dagizuet lege horrekin
txunditu egin naizela
nik uste nuen amatasuna
nor bere aukera zela
ta ez goitikan erabakia
horrela edo honela
emakumea bere soinaren
jabe ez balitz bezela.

Zentzu gabeko beste lege bat
igorri zaigu debalde
zerbaitegatik nahi dugu behingoz
hoien menpetikan alde.
Zeinen bizitzak maite dituzten
beharko diegu galde
abortuaren aurka daude ta
ejertzitoaren alde.