Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Abortuaren legeari jarriak [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol

Deskribapena

Izenburua
Abortuaren legeari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Abortuaren legeari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gallardon jaunak –Franco bezala kristau zintzo ta apala–
Doinua
Ari naizela ari naizela I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
77
Zenbakia
2398
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2014-01-12

Abortuaren legeari jarriak [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-01-12 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gallardon jaunak –Franco bezala
kristau zintzo ta apala–
Varelarekin egin omen du
konfesio jenerala.
Hark esatean abortatzea
bekatu mortala dala
legeak eta zigor zorrotzak
jarri ditu berehala.

Zin dagizuet lege horrekin
txunditu egin naizela
nik uste nuen amatasuna
nor bere aukera zela
ta ez goitikan erabakia
horrela edo honela
emakumea bere soinaren
jabe ez balitz bezela.

Zentzu gabeko beste lege bat
igorri zaigu debalde
zerbaitegatik nahi dugu behingoz
hoien menpetikan alde.
Zeinen bizitzak maite dituzten
beharko diegu galde
abortuaren aurka daude ta
ejertzitoaren alde.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra