Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Palestinari [Bertsoa] / Miren Amuriza

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren

Description

Titre
Palestinari
Dokumentuan jasotako izenburua
Palestinari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Kaixo laguna, zer moduz zaude? Baretu al zaizu dar-darra?
Air
Izarren hautsa egun batean
Nom de la strophe
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2405
Pages
23
Date de publication / empreinte
2014-03-02

Palestinari [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nom de la strophe:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-03-02 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kaixo laguna, zer moduz zaude?
Baretu al zaizu dar-darra?
Zer moduz dago hormatzar horrek
estutzen dizun bularra?
Inpunitatez zu miatzera
gaur zenbat aldiz sartu ote da
armada israeldarra?
Lehenengo hura izan genuen
bisita labur samarra,
baina ezin dut burutik kendu
orain zure deiadarra.
Mundu borobil baten ertzean,
zeu zarelako zure etxean,
gaur kea, bihar sugarra,
preso dagoen bakarra.

Eguneroko bizimodua
ere erresistentzia da:
check point batetik pasa ondoren
joatea eskolara,
horman biltzea jende gaztea
ta lehio handi bat marraztea,
esna pasatzea gaba,
ez kikiltzea sumatu arren
zure atzetik Mossad-a,
ta pentsatzea bidean dela
hirugarren Intifada…
Munduak ez du ikusi gura,
baina ez da inoiz amaitu guda,
eta zu han jaio zara;
gatazka baten alaba.

Negar zotinka agurtu ginen,
hura zen egonezina!
Eta eskari bat egin zenigun
erakutsiz zure grina:
“Israeldarrei egin boikota
nire esperantza hortxe dago ta!”
beteko dugu jakina.
Nahiz eta zure eguneroko
egoera den gordina,
hitz bitan zara guztiz txunditu
ninduen herri sorgina.
Hebron, Jeriko, Gaza, Ramalah,
aske izango dira, inshala!
Indar bilakatu mina,
ta eutsi gogor Palestina!