Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Enaitzentzat bertsoak [Bertsoa] / Berako Bertso Eskola
Enaitzentzat bertsoak [Bertsoa] / Berako Bertso Eskola
Nom de la strophe:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-05-15
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikastolako jende ugari
ehunda piko inguru
Ta hobetuko zaren asmotan
jendeak nola lagundu
Tapoi ta kamiseta
ilusioz beteta
zu laguntzea helburu
eta guk berriz bertso xorta hau
zuretzako egin dugu.
Ez duzu hagitz ongi ikusten
zein den zure ondokoa.
Pausoak ongi ezin emana
ibiltzeko oztopoa
entzumen hagitz fina
solasteko ezina
bada zaitasun nahikoa
baina guk Enaitz maite zaitugu
zu zaren bezalakoa.
Dirua biltzen saiatu gara
dirua dinero money
guraso haurrak ta gaztetxoak
lagundu mesedez denei
zailtasunak nabari
horrela jende ugari
behintzat ehuneko hogei
badakigu ez dela bakarra
animo bertze guztiei!