Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Enaitzentzat bertsoak [Bertsoa] / Berako Bertso Eskola

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Berako Bertso Eskola (Bortzirietako BE)

Deskribapena

Izenburua
Enaitzentzat bertsoak
Dokumentuan jasotako izenburua
Enaitzentzat bertsoak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ikastolako jende ugari ehunda piko inguru
Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
34
Zenbakia
614
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2014-05-15

Enaitzentzat bertsoak [Bertsoa] / Berako Bertso Eskola

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-05-15 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikastolako jende ugari
ehunda piko inguru
Ta hobetuko zaren asmotan
jendeak nola lagundu
Tapoi ta kamiseta
ilusioz beteta
zu laguntzea helburu
eta guk berriz bertso xorta hau
zuretzako egin dugu.

Ez duzu hagitz ongi ikusten
zein den zure ondokoa.
Pausoak ongi ezin emana
ibiltzeko oztopoa
entzumen hagitz fina
solasteko ezina
bada zaitasun nahikoa
baina guk Enaitz maite zaitugu
zu zaren bezalakoa.

Dirua biltzen saiatu gara
dirua dinero money
guraso haurrak ta gaztetxoak
lagundu mesedez denei
zailtasunak nabari
horrela jende ugari
behintzat ehuneko hogei
badakigu ez dela bakarra
animo bertze guztiei!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra