Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Euskaraz 365 egun [Bertsoa] / Julio Soto
Euskaraz 365 egun [Bertsoa] / Julio Soto
		
				
				Nom de la strophe: 
		Seikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
		
				Dokumentu-mota: 
		Ordenadore dokumentua 
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
1) Mundu hau da guztiona
kolorea dariona (bis)
Hizkuntza mundu zati
berezia den bati
zentzu ematen diona (bis)
2) Nafarroan buruz-buru
Iruñea hiriburu (bis)
Pozez, alaitasunez
eta askatasunez
euskaraz bizi nahi dugu! (bis)
3) Ahaztu gabe atzo, gero
guk gaur nahi dugu hitz bero (bis)
Aupa! Mingainak blaitu!
Euskarak behar gaitu
egunero-egunero (bis)
4) Lantokian, mahai bueltan
asteroko erosketan (bis)
Indartzeko gehiago
handitasuna dago
une txiki horietan (bis)
5) Ale txiki bat eskatzen
handiagoa eskaintzen (bis)
Izateko desioz
jarraitu ilusioz
kaleak koloreztatzen (bis)
6) Bakoitzak bere esparruan
txingurriaren larruan (bis)
Amets egin, aritu
borrokatu, sentitu
bihotza mingain barruan (bis)
