Bertsos - View details   To know more about this section

Euskaraz 365 egun [Bertsoa] / Julio Soto

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Soto, Julio
Proposed topic
EUSKARA

Description

Title
Euskaraz 365 egun
Dokumentuan jasotako izenburua
Euskaraz 365 egun
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Mundu hau da guztiona kolorea dariona (bis)
Melody
Ia gureak egin du
Stanza name
Seikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Euskaraz 365 egun [Bertsoa] / Julio Soto

Stanza name:  Seikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1) Mundu hau da guztiona
kolorea dariona (bis)
Hizkuntza mundu zati
berezia den bati
zentzu ematen diona (bis)

2) Nafarroan buruz-buru
Iruñea hiriburu (bis)
Pozez, alaitasunez
eta askatasunez
euskaraz bizi nahi dugu! (bis)

3) Ahaztu gabe atzo, gero
guk gaur nahi dugu hitz bero (bis)
Aupa! Mingainak blaitu!
Euskarak behar gaitu
egunero-egunero (bis)

4) Lantokian, mahai bueltan
asteroko erosketan (bis)
Indartzeko gehiago
handitasuna dago
une txiki horietan (bis)

5) Ale txiki bat eskatzen
handiagoa eskaintzen (bis)
Izateko desioz
jarraitu ilusioz
kaleak koloreztatzen (bis)

6) Bakoitzak bere esparruan
txingurriaren larruan (bis)
Amets egin, aritu
borrokatu, sentitu
bihotza mingain barruan (bis)