Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Paseoan [Bertsoa] / Peru Vidal

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Vidal, Peru

Description

Titre
Paseoan
Dokumentuan jasotako izenburua
Paseoan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Txubaskeroa, kirol-txandala eta zapatilak jantzi,
Air
Euskal Herriko lur maite hartan
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Volumen / Année
Hutsik
Numéro
245
Pages
8
Date de publication / empreinte
2014-01-28

Paseoan [Bertsoa] / Peru Vidal

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-01-28 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txubaskeroa, kirol-txandala
eta zapatilak jantzi,
sofatik altxa, etxetik irten
hondartzaraino iritsi.
Indarrez aurre eginez hainbat
eta hainbat egun grisi
hotz handiei, haizeteei
eta hamaika ekaitzi
eguneroko paseo gabe
ezin naizelako bizi.

Erritmo ona hartuta goazen
itsas bazterretik sutsu
kirol portutik Portu Zaharrera
joaten naiz pozik usu.
Kresal usaina, edertasuna
eta indarra dituzu
Itsasoari begira noa
aurrerantza pausuz pausu
nahiz egunero etortzen naizen
beti liluratzen nauzu.

Ohiturak gauza ederra dira
ta ederrena hauxe da,
eguraldia lagun edo ez
baina gu paseatzera
ordubeteko ibilaldia,
goxatu eta etxera.
Atzo etorri nintzen eta gaur
etorri naizen antzera
bihar berriro etorriko naiz
gehiago liluratzera.