Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Surf-eskola [Bertsoa] / Arkaitz Gomez

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Gomez, Arkaitz

Description

Titre
Surf-eskola
Dokumentuan jasotako izenburua
Surf-eskola
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Urtetan zehar harkaitzen kontra itsasoaren indarra
Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Numéro
239
Pages
8
Date de publication / empreinte
2013-01-09

Surf-eskola [Bertsoa] / Arkaitz Gomez

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-01-09 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urtetan zehar harkaitzen kontra
itsasoaren indarra
higatuz doa hondartza sortu
egingo duen hondarra.
Haizeak sendo bultzatuko du
uhin arroen gangarra,
mihi txuriez harearekin
nahastu arte aparra.
Naturarekin bat egiteko
daukagulako beharra
prozesioan hondartzaraino
surflari olatutzarra.
Urtero legez udararekin
berpiztu da surf-sukarra,
olatu on bat gobernatzea
da sendabide bakarra.

Traganarruak sortu egin du
ur-korronte zirimola,
parafinadun ohola artean
bainularia dagola,
gillatik pasa behar badute
le(he)ngo piratek behinola
kortxeroren bat izanez gero
ez zaio inori axola.
Surflariei bihurtzen zaie
kresala haien odola,
amets olatu bukaezina
(e)ta maitale surf ohola.
Irakasteko beti prest dago
argazkiko surf-eskola
hori bai! sartzen baldin bazaizu
neoprenozko oskola.

Olatu zurdak zamalkatzea
uhin-zaldunen desira
oreka galduz surflariren bat
bere zelatik jauzi da.
Nahiz tsunamirik ez da somatzen
handia da ikusmira,
bezatu ezin da itsasoa,
berari zor zaio mira.
Noiz agertuko bere parean
uhin handien segida
goiko hirurak poliki doaz
lasai itsaso erdira,
arraunean (e)ta pikoan diren
itsaslamiei begira
ezjakinean pozik dabiltza
marrazo janari dira.