Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Surf-eskola [Bertsoa] / Arkaitz Gomez
Surf-eskola [Bertsoa] / Arkaitz Gomez
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-01-09
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urtetan zehar harkaitzen kontra
itsasoaren indarra
higatuz doa hondartza sortu
egingo duen hondarra.
Haizeak sendo bultzatuko du
uhin arroen gangarra,
mihi txuriez harearekin
nahastu arte aparra.
Naturarekin bat egiteko
daukagulako beharra
prozesioan hondartzaraino
surflari olatutzarra.
Urtero legez udararekin
berpiztu da surf-sukarra,
olatu on bat gobernatzea
da sendabide bakarra.
Traganarruak sortu egin du
ur-korronte zirimola,
parafinadun ohola artean
bainularia dagola,
gillatik pasa behar badute
le(he)ngo piratek behinola
kortxeroren bat izanez gero
ez zaio inori axola.
Surflariei bihurtzen zaie
kresala haien odola,
amets olatu bukaezina
(e)ta maitale surf ohola.
Irakasteko beti prest dago
argazkiko surf-eskola
hori bai! sartzen baldin bazaizu
neoprenozko oskola.
Olatu zurdak zamalkatzea
uhin-zaldunen desira
oreka galduz surflariren bat
bere zelatik jauzi da.
Nahiz tsunamirik ez da somatzen
handia da ikusmira,
bezatu ezin da itsasoa,
berari zor zaio mira.
Noiz agertuko bere parean
uhin handien segida
goiko hirurak poliki doaz
lasai itsaso erdira,
arraunean (e)ta pikoan diren
itsaslamiei begira
ezjakinean pozik dabiltza
marrazo janari dira.