Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Ustelak osoa ustel [Bertsoa] / Peio Arondo
Ustelak osoa ustel [Bertsoa] / Peio Arondo
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-10-08
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Tentazioaren fruta
behin leun eta berde zena
hain polita, hain lerdena
denbora bat pasatuta
gelditzen da hondatuta
hondar erlojuak hautsi
bizi bakarra ez da gutxi
argi dago zein den giltza:
kontsumi ezazu bizitza
eta ez usteltzen utzi.
2
Astiro-astiro hasita
erdoiltasuna hedatzen
gu ez gara konturatzen
mantentzen dugu irrika
egin beharrean korrika
ta gero gabiltza motel
horrela erori zen Babel
ta konturatu orduko
berandu da eta punto
ustelak osoa ustel.
3
Grabitatearen indarrak
ikusi sagarren bidez
ta Newton bagina legez
orain berriro sagarrak
beste lege fisiko bat
ekartzen digu gogora:
Aurrera doa denbora.
Seinale ona seguru
hori antzematen badugu
bizirik gaudelako da.