Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Ustelak osoa ustel [Bertsoa] / Peio Arondo

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Arondo, Peio

Descripción

Título
Ustelak osoa ustel
Dokumentuan jasotako izenburua
Ustelak osoa ustel
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Tentazioaren fruta behin leun eta berde zena
Melodía (txt)
Dena ez denean ezer
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Número
258
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2014-10-08

Ustelak osoa ustel [Bertsoa] / Peio Arondo

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-10-08 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Tentazioaren fruta
behin leun eta berde zena
hain polita, hain lerdena
denbora bat pasatuta
gelditzen da hondatuta
hondar erlojuak hautsi
bizi bakarra ez da gutxi
argi dago zein den giltza:
kontsumi ezazu bizitza
eta ez usteltzen utzi.
2
Astiro-astiro hasita
erdoiltasuna hedatzen
gu ez gara konturatzen
mantentzen dugu irrika
egin beharrean korrika
ta gero gabiltza motel
horrela erori zen Babel
ta konturatu orduko
berandu da eta punto
ustelak osoa ustel.
3
Grabitatearen indarrak
ikusi sagarren bidez
ta Newton bagina legez
orain berriro sagarrak
beste lege fisiko bat
ekartzen digu gogora:
Aurrera doa denbora.
Seinale ona seguru
hori antzematen badugu
bizirik gaudelako da.