Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Labaka Mayoz, Ane
Martin, Alaia
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”.

Description

Air
Nafarroako mendi gainetan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Atzo gauean nire ustezko
ametsa nuen kunplitu
aita ta ama ez zeudela eta
nobioakin gelditu
hor hasi ginen ni heldu nahian
ta bera ezin kabitu
ba beti horrela izatekotan
hobe bakarrik jarraitu. (bis)

A. Martin
Atzo gauean plana egiteko
ibili nintzen ezbaian
atzo gauean libido pixka’t
gorantza biratu nahian
nahiz ta kandelak eta ardoa
polit jarri geure mahaian
atzo gauean haurra jaiki zen
larrutarako garaian. (bis)

A. Labaka
Atzo gauean zahar ikusi nun
lehenago zena lerdena
atzo gauean auskalo zer zen
lehenago zena kirtena
atzo gauean zurrunka baten
hasi zen senar gizena
ta behatzekin egin nuen nik
nere esku zegoena. (bis)

M. Amuriza
Atzo gauean izan zen bada
nire lehen sexu gerra
ume ginela belardietan
egiten genun ederra
baina harrezkero mutilak ez du
ikasi hain den alperra!
Sartu ta atera eginda soilik
ez dela pizten kilkerra. (bis)

A. Martin
Adinarekin esperientzia
pixkanaka da igotzen
eta ametsak ta utopiak
zaizkigu pixka’t lausotzen.
Geroztik ezta mimo gehiegi
ta ezta larrurik jotzen
atzo gauean nire kilkerra
isil-isilik egon zen. (bis)

A. Labaka
Nere kilkerra bizirik zegon
ta egin zuen jauzia
nahiz batzuentzat naizen zaharra
eta naizen itsusia
nerekin dauzkat baretasuna
ta nerekin erauntsia
nere bigarren jaiotza edo
delako menopausia. (bis)

M. Amuriza
Atzo gauean sofan etzanda
dena oso azkar joan zen
ni han azpian bera han goian
oihuka eta saltatzen.
Baina igual orain hasi beharko dut
beste kilker bat bilatzen
ze ikusi dut matxinsaltoak
ez duela funtzionatzen. (bis)

A. Martin
Denbora luzez egondu nintzen
matxinsalto jatorren zain
baina jadanik ez nago horren
indartsu, lerden ta lirain
denbora azkar pasatzen baita
azkar tximista bat bezain
atzo gauean gaztea nintzen
ta zimurrak dauzkat orain. (bis)

A. Labaka
Atzo gauean gozatu nuen
ta argi esan beharko
bakardadean ere gozatzen
ja ikasi dedalako.
Atzo gauean, atzo gauean
ai ama egin det salto!
Atzo gauean gogoa jarri
zitzaidan gaur gauerako. (bis)