Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-03-23 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2014-03-23 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Exercice
Bakarka gaia-emanda hitza
Sujet proposé
Berba bakarra botako dizut: distantzia

Description

Air
Gaztalondo handian
Nom de la strophe
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2014-03-23 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nom de la strophe:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Distantzia neurtzen
nola leike jardun?
Denboran zein metrotan
argi dezagun.
Denboran izan leikez
hamar mila egun
ta metrotan neurtzen
sarri gara jardun
ta bada maitasun
distantzia ilun
soilik hamar gutun
horrenbeste lagun
urruti daude baina
ez daude urrun. (bis)

Distantziak dakartza
hainbat atsekabe
hainbeste kilometro
eta nahigabe
horrenbeste istripu
sarri horren grabe
Espainia zeharkatuz
sarri aldez alde
maitatuen alde
goaz gu hala’re
makina bat pare
eta lagun talde
urruti egon arren
hemen baitaude. (bis)

Distantziek berri txarra
sarritan dakarte
urrun galtzerakoan
duguna maite
urrun dagoenean
zena gure parte
distantzia guzti hoiek
nork hautsi ditzake?
Horrenbeste kate
zarraila ta ate
gu bion bitarte
hala’re jo ta ke
distantziak guztiak
laburtu arte! (bis)