Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2014-10-25 Errenteria Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Imajinatu egunero bezala goizeko 7etan Topoan zoazela Donostialdera. Halako batean, telefonoarekin zoaz, noski, burua altxatu eta denak ikusten dituzu telefono mugikorrarekin. Eta ez dabiltzanak, bekozkoa ilun dutela. Eta jende guztiaren artean pertsona bat ikusi duzu ikaragarrizko irriparrarekin. Eta pertsona hori nor den imajinatzen hasi zara.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irriparre bat haundia dauka
ta postura segurua
besteok berriz pantaila baten
aurkitu nahirik mundua.
Orduak hala galtzen ditugu
lortu nahirik segundua
behera begira ta irripartsu
begiratuz ingurua
seguruenik hau izango da
Euskalteleko burua. (bis)

Berak dirua poltsikotan du
guk Smartphona eskutan
eta Euskaltel gora joango da
noski burtsako puntutan.
Pertsona nola poztu litekeen
ohartu gabe batzutan
derrigor hori izan behar dela
hoixe dabilkit gomutan
edo bestela gosaldu aurretik
bi aldiz egin du larrutan. (bis)

Edo ONCEko kupoia atzo
zeukan berai tokatzeko
edo hil egin zaio gertuko
bat zena gorrotatzeko.
Zer dakit ba nik besterik barik
gaur atzo baino hobeto?
Baina berriro begiratzen dut
besteok gaudela kieto
ta egia esanda asko ez da behar
honi barre egiteko. (bis)