Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irriparre bat haundia dauka
ta postura segurua
besteok berriz pantaila baten
aurkitu nahirik mundua.
Orduak hala galtzen ditugu
lortu nahirik segundua
behera begira ta irripartsu
begiratuz ingurua
seguruenik hau izango da
Euskalteleko burua. (bis)
Berak dirua poltsikotan du
guk Smartphona eskutan
eta Euskaltel gora joango da
noski burtsako puntutan.
Pertsona nola poztu litekeen
ohartu gabe batzutan
derrigor hori izan behar dela
hoixe dabilkit gomutan
edo bestela gosaldu aurretik
bi aldiz egin du larrutan. (bis)
Edo ONCEko kupoia atzo
zeukan berai tokatzeko
edo hil egin zaio gertuko
bat zena gorrotatzeko.
Zer dakit ba nik besterik barik
gaur atzo baino hobeto?
Baina berriro begiratzen dut
besteok gaudela kieto
ta egia esanda asko ez da behar
honi barre egiteko. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra