Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Berriz hemen al zera?
Ez zabiltz serio
zure arropa nahia
ai ze delirio!
Eramaten dezu ta
bueltatu propio
manikiari ere
gehio irauten dio. (bis)
U. Alberdi
Astero etortzen naiz
ni zure txokora
bat eramaten dut ta
egiten dut froga
aste batean marra
ta bestean lora
oso azkar kadukatzen
da gaur egun moda. (bis)
M. Lujanbio
Marrak modan jarri ta
zuk marrei mespretxu
pixka bat insegura
ez ote zaude zu?
Beti boutiquera ta
hemen beti kexu
psikologoarengana
joan hobe dezu. (bis)
U. Alberdi
Zuretzat ze ona naizen
ondo bazeneki.
Kalean paseatu
ohi ditut emeki
marketina egiten
dizut nik ederki
hemen erosia dela
esaten dut beti. (bis)
M. Lujanbio
Hemen erosia ta
ez prezio merkean
estanpatua dago
oain moda betean.
Tori lora haundi hauek
kolore fuertean
ezin dira bueltatu
ximeldu artean. (bis)
U. Alberdi
Beraz hauek maiz xamar
urezta beharko
eramango dut ezin
bueltatu biharko.
Hirurogei euro da
ordu baterako
bueltaidazu dirua
psikologotako. (bis)
M. Lujanbio
Lehenbizi “XS”kin
hasi zena bera
gero “S”ra pasa
ta gero “M”ra
ondore “L” eta
“XL” ote da?
Ta erditzen denean
berriro hastera. (bis)
U. Alberdi
Haurdunaldia daukat
guztiz oparoa
ta tailaz aldatzea
ez da arraroa.
Zu lasai laster baten
erditzera noa
postpartoa izango dut
estableagoa. (bis)