Bertsos - View details   To know more about this section

2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Conductor
Paya, Xabi
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maialen, zu, herriko boutique ederrenaren jabea zara. Astero, Uxue etortzen da dendara, soineko polit bat erosten du eta hurrengo astean bueltatu egiten du. Seigarren aldia da.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Berriz hemen al zera?
Ez zabiltz serio
zure arropa nahia
ai ze delirio!
Eramaten dezu ta
bueltatu propio
manikiari ere
gehio irauten dio. (bis)

U. Alberdi
Astero etortzen naiz
ni zure txokora
bat eramaten dut ta
egiten dut froga
aste batean marra
ta bestean lora
oso azkar kadukatzen
da gaur egun moda. (bis)

M. Lujanbio
Marrak modan jarri ta
zuk marrei mespretxu
pixka bat insegura
ez ote zaude zu?
Beti boutiquera ta
hemen beti kexu
psikologoarengana
joan hobe dezu. (bis)

U. Alberdi
Zuretzat ze ona naizen
ondo bazeneki.
Kalean paseatu
ohi ditut emeki
marketina egiten
dizut nik ederki
hemen erosia dela
esaten dut beti. (bis)

M. Lujanbio
Hemen erosia ta
ez prezio merkean
estanpatua dago
oain moda betean.
Tori lora haundi hauek
kolore fuertean
ezin dira bueltatu
ximeldu artean. (bis)

U. Alberdi
Beraz hauek maiz xamar
urezta beharko
eramango dut ezin
bueltatu biharko.
Hirurogei euro da
ordu baterako
bueltaidazu dirua
psikologotako. (bis)

M. Lujanbio
Lehenbizi “XS”kin
hasi zena bera
gero “S”ra pasa
ta gero “M”ra
ondore “L” eta
“XL” ote da?
Ta erditzen denean
berriro hastera. (bis)

U. Alberdi
Haurdunaldia daukat
guztiz oparoa
ta tailaz aldatzea
ez da arraroa.
Zu lasai laster baten
erditzera noa
postpartoa izango dut
estableagoa. (bis)