Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2015-04-11 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / German Urteaga Garmendia
Bertsoa entzun |
2015-04-11 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / German Urteaga Garmendia
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Diagnostikau berri didate
gaitz bat benetan krudela
nere gainera jauzi berri da
berebiziko pastela.
Laguntzarikan niregana ez
omen da helduko bela
aurrera nola demontre egin
behar ote dut horrela?
Ta txarrena da ni bezalaxe
jende asko dagoela.
Beraien mila lege zikin ta
beraien hainbeste arau
nahi duten dena egiten dute
nahi dutena kendu ri-rau.
Ta bitartean gizartearen
gaitzak tamalez hor dirau.
Egia esan behar baldin badut
ja lotsagarria da hau
gaixotasunak ez nau hil behar
gobernuak hil behar nau.