Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-04-11 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / German Urteaga Garmendia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (44. 2015. Gabiria)
Saioa
2015-04-11 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Asurabarrena, Eñaut
Bertsolariak / Egileak
Urteaga Garmendia, German
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaitz bat diagnostikatu dizute. Horretarako sendagairik bada, baina ez da osasun publikoan sartzen, eta ez duzu ordaintzeko dirurik.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-04-11 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / German Urteaga Garmendia

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Diagnostikau berri didate
gaitz bat benetan krudela
nere gainera jauzi berri da
berebiziko pastela.
Laguntzarikan niregana ez
omen da helduko bela
aurrera nola demontre egin
behar ote dut horrela?
Ta txarrena da ni bezalaxe
jende asko dagoela.

Beraien mila lege zikin ta
beraien hainbeste arau
nahi duten dena egiten dute
nahi dutena kendu ri-rau.
Ta bitartean gizartearen
gaitzak tamalez hor dirau.
Egia esan behar baldin badut
ja lotsagarria da hau
gaixotasunak ez nau hil behar
gobernuak hil behar nau.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra