Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Représentación
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Auteurs
Artetxe, Miren
Arzallus, Maddalen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Rom kanpaleku batean bizi zirezten nerabeak zirezte, 12 urtera arte ez zinezten eskolatuak izan. Lehen astea iragan berri duzue kolegioan eta zuk Miren, eskolan segitu nahi duzu; Maddalenek, aldiz, ez du berriz itzuli nahi.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maddalen Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Miren :
Rom izatea ez da
inoren kondena
nahiz izan gure kezka
ta gure problema
orain ez dut sinesten
ez jakin naizena
ainitz ikasi baitut
urtetan barrena
orain ikasi nahi dut
haiek dakitena. (bis)

Maddalen :
Astebete eskola
hortara joanik
ez dut ezer ikasi
ta ez egin lanik
hoiek dakiten dena
badakit jadanik
ta ez zazu pentsatu
zozoa naizenik
bizitzaren eskolan
ikasiko dut nik. (bis)

Miren :
Nahiz etxeko eskola
dugun atseginen
ta amaren jakintza
finenetan finen
nahiz hemen altzo hori
ez dugun ediren
segi dezagun hemen
Maialen ta Miren
haiei ere ez die
kalterik eginen. (bis)

Maddalen :
Nik ere segi nahi dut
hartzen ta ematen
guretik ere pixkat
ikasi dezaten
baina uler ezazu
halakoren baten
nik ez dut segitu nahi
eskolara joaten
jarraitu nahiko nuke
nomada izaten. (bis)

Miren :
Zuk bizi nahi zinuke
nomada antzean
ta nik borrokan segi
hemengo trantzean
notak hartu ta hartu
gelaren ertzean
dena idatziko dut
zu egon etxean
erakutsiko dizut
etxera sartzean. (bis)

Maddalen :
Bai hola segitzea
askozaz hobe da
biok ikas dezagun
batetik bestera
nik ez dut itzuli nahi
lehengo astera
beraz zu joan zaitez
liburu artera
orain etxera noa
gitarra jotzera.