Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Nom de la strophe:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Agurtu ditut Ernio
Aiako Harriak ta Larrun
lehen aldiz abiatu naiz
ene sorlekutik urrun
sutan baineuzkan estamu,
bihotz inguru ta garun
banekien norbait zela
mutikotarik ezagun
batzutan gogor mintzo zait
ta bertze batzutan legun
baina ez da errez bihurtzen
bakardadearen lagun. (bis)
Ez bainuen poz handirik
bertso eta lagunetan
ta depresioz atzartzen
nintzen biharamunetan
bi galtza ta kaiera bat
sartu nituen maletan
eta lurra hartu nuen
Argentinako lurretan
Patagonia bakartian
lehen eguna elurretan
poz atzeman nahiean
tristura sakon honetan. (bis)
Berdin-berdin zait zer giro
berdin zait zer eguraldi
mendi bidetan galdu naiz
hango belardi ta zaldi
ta gauean kaierean
utzi ditut bi esaldi
nahiz eta gizon bat naizen
malko ttipi bat zait jalgi
barruko korapiloak
askatzeko nuen aldi
eskertzen zaitut negarra
ez nuen egin aspaldi. (bis)