Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Lekue
Lanean hogei bat urtez
beti geure borondatez
ez dogu aldatzen sekula petoz
ezta bere atez
ai, baina gaur nire ustez
zarata lartxo birtutez
Lekeitiarrak kanpora bota
beharko gendukez. (bis)
X. Galletebeitia
Nik ez daukat horren prisa
bestela saioa grisa
ea ba zeinek daukan gaur txapel
beltzaren geriza
zahartzearen premisa
aurrera doa bizitza
ea noiz kristo ateratzen den
Xabier Amuriza. (bis)
E. Lekue
Harek bai abots itzela
ez oraingoek bezela
esan leiteke sermoi botaten
danak dabizela
Amuriza entzun da bela
bururatu jat horrela
hurrengoan geuk jarri beharko
genduke txapela. (bis)
X. Galletebeitia
Gustora jarriko nuke
baina diruaren truke
halere hara begira Etxahunek
hamaika entzute
bere dohai ta bertute
ezagun dira ez uste
esango nuke bazegoela
orain hogei urte. (bis)
E. Lekue
Gaur be ez dabil koloka
zortea dotsegu opa
fuerte dabilen Lekeitioko
arraintxuan kontra
baina odola dot bor-borka
txapela helduko jako ta
baietz agurra peto gorria
dogunori bota. (bis)
X. Galletebeitia
Helduko da azken traka
goraka doan aldapa
saio grisa da baina halere
egingo du talka
baina nik larri prostata
adinarekin kostata
zaude hor lasai Etxhaun ni txiza
eitera noa ta. (bis)