Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2016-05-06 Abadiño Jaialdia
Conducteur/trice
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Baserri batean, Igor ardia belarra jaten bakarrik egoten zen lasai-lasai. Etxeko aurrea garbitzeko jarri zuten. Baina orain ardi berria ekarri dute, Peña, eta hau azkar- azkar belar guztia jaten hasi da.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Urte bete osoan
nik debozinoak
ze gose ekarri dau
gaur demoniñoak!
Kontrolatu egixux
zure emozinoak
aste bat iraun behar
deusku razinoak. (bis)

A.M. Peñagarikano
Bai, baina ez dute beti
hainbeste irauten
ardi danak ez dira
berdinak izaten
askoz gehiago jan dut
egun bakar baten
garbi asko ikusten da
ez duzula jaten. (bis)

I. Elortza
Hemen enbido behar da
ta ez jo hordago
inteligentea naz
eta neurriz nago.
Begiratu belartza
ba horixe dago
autopista daukagu
ehun metro horrago (bis)

A.M. Peñagarikano
Hain zuzen hortarako
ni ekarri naute
ta zenbat jaten dedan
ikusi zazute:
nere atzean Maialen
hortxe daukazute
horren barea ere
jan egingo nuke. (bis)
(*)

I. Elortza
Barea be jango dau
hoixe entzun dot nik
hemen ez dogu euki
gaur arte halakorik.
Bedartza jango deusta
gaur oso-osorik
ta Bizkaia osoan
ez dago otsorik. (bis)

A.M. Peñagarikano
Ta orain otsoari
zertako egin hots?
Hemen gozatu ditut
nik makina bat hortz
ta zu nere ondoan
geratu zara motz
ni beti ardi zaharra
ta zu beti bildots. (bis)

I. Elortza
Bedarra jan eta jan
ez eizu jarraitu
nausia ezagutzen dut
ta zuk ondo aitu:
kortazesped moduan
erabiltzen gaitu
ta ez bazaitu behar
hil egingo zaitu. (bis)

A.M. Peñagarikano
Puska batean ez naiz
aizu aterako
belarra asko janda
gizenduta bapo
ni kontserbatuko nau
produkziorako
zu eramango zaitu
almonditatako. (bis)

I. Elortza
Hau Durangaldea da
ta zu zabiltz txarto
ja baserritarra be
kaletar dalako.
Erabiliko zaitu
jakixu zertako
pegatina moduan
furgonetarako. (bis)

A.M. Peñagarikano
Hemen bildu gera gu
holako bi ardi
honek dana zikina
ta nik dana garbi
ta zein hilko luketen
entzun zazu adi.
Hor dago pastorea
galdetu berari. (bis)


(*) Aurreko saioaren aipamena