Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2016-06-29 Mungia Jaialdia
Conducteur/trice
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Pako Etxeberria mediku forentsearen ikerketa batek frogatu du 4.000 tortura kasu baino gehiago egon direla Euskal Herrian.

Description

Air
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes

Tomas Linaza izena etortzen
zait burura parez pare
Mikel Zabalza Bidasoako
uretan itota bare
Unai Romano, bere aurpegia
mugitua aldez alde
zein Kepa Urra, zerrenda hortan
dauden bi ondorio grabe:
gure herriaren memori hontan
izenak egon badaude
ta zenbat kasu egongo dira
izen ta abizen gabe?

Intxaurrondoko pasillo baten
lehen kolpeak ta barrura
elektrodoen antza ei daukan
bateri baten itxura
zazpi urtetan aldatu ez duten
bainera bateko ura
edo oihu bat damu zaitzana
etorri izanaz mundura
edo pomada soil bat ematen
ei dizun forentse hura.
Gauza guzti hoiek ta askoz gehiago
izan daiteke tortura.

Edozer gauza egin zitekeen
gerra baten izenean
eta ez ziren kasu aislatuak
baizik sistema barnean.
Forentse batek lau mila izen
bildu ditu azkenean
eta bidean darrai gehiago
irten leikezan planean.
Isildu barik jarrai dezagun
bide hortatik lanean
herri bat ezin baitogu sortu
isiltasunen gainean.