Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arrate Illaro Etxebarria, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2016-07-30 Getxo Jaialdia
Conducteur/trice
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Illaro Etxebarria, Arrate
Lizaso, Sebastian
Zubeldia, Iker
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Udako saioak jai giroko saiok izaten dira, bereziak. Seguru nago gustagiarriak direla gauza batzuengatik, baina izango dira gustatzen ez zaizkizuen gauzak.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arrate Illaro Etxebarria, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Bertsolaria saio denetan
ahalegintzen da benetan
urtean zehar eta udaran
haseran buruhaustetan
ta sentimendu bikoitza ohi da
sarri herriko festetan:
osagarriak gera batzutan
betegarriak bestetan. (bis)

A.Illaro
Baina festetan gauza politak
izaten dira gehienak
nik estimatzen ditut aurrean
izaten ditugun denak
baina badira pertsona batzuk
nire ustetan onenak
kriston ajea izanda ere
huts egiten ez dutenak. (bis)

I. Zubeldia
Etxetik irten goizean eta
abitzen naiz tirri-tarra
badakizue bizimodu hau
degula golfo xamarra.
Igo oholtzara eta agurra
hor sortzen da zoritxarra
bertsoarekin nahiko lan ez ta
mikroai heldu beharra. (bis)

A. Arzallus
Eta batzutan tonbolaren bat
panpin eta erregali
beste batzutan petardo batzuk
haur batzuk goruntz bidali.
Bertsolariak isiltasuna
nahi du bertsotan irauli
isiltasunik ez dagonean
ezin da ezer itzuli. (bis)

S. Lizaso
Gaur bezelaxe nunahitan ohi da
entzule talde fidela
beste batzuek gelditzen dira
paseatzen doazela.
Nahiz eta ohartu gure esanik
ulertzen ez digutela
guri begira gelditzen dira
hontza trenari bezela. (bis)

A.Illaro
Joan eta inork ez entzutea
badakit zer den ondo nik
eta badakit nor egoten den
sarri egin barik lorik.
Lehenengo rondan gauza onik nik
ez dut ez entzun askorik
baina Algortan ez da izaten
kexatzeko motiborik. (bis)

I. Zubeldia
Gauza txarrak dauzka ta gauza onak
nola bata ta bestea
dena ez degu beti alaia
ta dana ez da tristea
ez da erreza errepidean
honuntzaino iristea
baina ederra da etorri ta zai
zaudetela ikustea. (bis)

A. Arzallus
Festa giroak arretarekin
badu arazo sakona
kolapsatuta daude gainera
Bilbo, Donosti, Baiona
aipatu dugu paseokoen
geldirik ezin egona.
Hainbeste gauz txar ta gu bertsotan
zerbait badu oso ona. (bis)