Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Alkhat, Xan
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Lehen Ameriketara edo Euskal Herritik kanpo joaten zirenean, etxearen izena hartzen zuten askotan. Badaude adibide anitz eta deiturak ere: Etxegoien, Goienetxe edo... Galdera da: nola, zure ustez, etxea jendearen izatearen parte bilakatzen da?

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jende gazte ta zahar ainitzek du
bere etxea ohora
bere sukalde ta bere atari
berdin behera berdin gora.
Etxeak beti baduke su bat
ta han pasatzen da denbora
etxeak badu oinarri on bat
ganbara, teila, hondora...
Hori eztea pertsona baten
barnearen metafora? (bis)

Aitatxirekin pasatu ditut
etxean zenbait urtaro
amatxirekin su bazterrean
bere ipuin, bere aho.
Edo lagunak zuhaitz batetik
behera begira igaro
etxeak badu bere paisaia
joaten dena barnago
gu oroitzapenez eginak gira
haragiz baino gehiago. (bis)

Etxea eta gure izaitea
lotzen ziren garaietan
lau belaunaldi bizi zitezkeen
agian etxe beretan.
Orain gazteak bizi gintezke
lau etxe desberdinetan
gure etxeak bere izaiterik
ez dakar gure barnetan
gure izaitea ematen dugu
bizi garen etxeetan. (bis)