Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jende gazte ta zahar ainitzek du
bere etxea ohora
bere sukalde ta bere atari
berdin behera berdin gora.
Etxeak beti baduke su bat
ta han pasatzen da denbora
etxeak badu oinarri on bat
ganbara, teila, hondora...
Hori eztea pertsona baten
barnearen metafora? (bis)
Aitatxirekin pasatu ditut
etxean zenbait urtaro
amatxirekin su bazterrean
bere ipuin, bere aho.
Edo lagunak zuhaitz batetik
behera begira igaro
etxeak badu bere paisaia
joaten dena barnago
gu oroitzapenez eginak gira
haragiz baino gehiago. (bis)
Etxea eta gure izaitea
lotzen ziren garaietan
lau belaunaldi bizi zitezkeen
agian etxe beretan.
Orain gazteak bizi gintezke
lau etxe desberdinetan
gure etxeak bere izaiterik
ez dakar gure barnetan
gure izaitea ematen dugu
bizi garen etxeetan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra