Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsoaroa (26. 2016. Iruñea)
Représentación
2016-11-10 Iruñea Jaialdia
Conducteur/trice
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Xalbador

Description

Nom de la strophe
Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz batzutan tristetu
ta bestetan mingostu
beti ari zen ongi
egiten dut apostu
nahiz gerora Amurizak
bertsogintza zorroztu
Andonik goruntz eraman
Maialenek gu poztu
nahiz bertso molde hura
orain pixka’t arroztu
Xalbadorren ur epela
oraindik ez da hoztu.

Mendian zaildu eta
hala joan zen gogortzen
eta bertsoen bidez
pixkana Xalbadortzen.
Hitzez erakusten zuen
bere barnean nor zen:
autokritiko gogorren
ezpatetan zorrotzen
bere zaurietarik
ari zen ezti sortzen
eta haren ezti hori
ez da inoiz agortzen.

Nahiz denbora aurrera
doan bere pausoan
ta herria aldatu
baina ritmo mantsoan
oraindik hor gabiltz bere
bertso sorten altzoan
egun Iruñean bainabil
izan nintzen atzo han
eta bakoitza bere
bertso bide zintzoan
denok segitu dezagun
odolaren mintzoan.