Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2016-04-02 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Osinalde Saria (45. 2016. Gabiria)
Représentación
2016-04-02 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Unai
Mujika, Haritz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Unai, gaur operatu behar zaituzte. Oraintxe etorri da Haritz, zure zirujaua. Urduri dagoela konturatu zara.

Description

Air
Igaran egun batez
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2016-04-02 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Edan ditu sei kafe
edan du Red Bulla
bateko atxisa ta
besteko eztula…
Esaidazu faborez
ta ez disimula
mobila bibrazion
jarria dezula.

H. Mujika
Holakuak tokatu
ohi dira tarteka
aurrez egin dizkizut
hogei azterketa
ta orain ni ere nago
dardarez beteta.
Lasai zaitez urduri
jartzen nauzu eta.

U. Mendizabal
Eskuak dar-dar, dar-dar
erdi basapizti
nere odoleko datu
guztiak dakizki.
Baina utzi itzazu
lau bisturi izpi
zeren egia esan
ez nago hain gaizki.

H. Mujika
Ondo ere ez zaude
zure min eta gaitz
sendatzeko oraindik
bagabiltza garaiz.
Erantzukizun latza
izaten degu maiz
hiltzen bazera`re ni
enteratuko naiz.

U. Mendizabal
Bazpa’re prepatuta
dauka furgoneta
kamillan geatu ezkero
bazpa’re zer gerta
beste baten eingo det
gela honta buelta
Cola Cao gosalduta
etorri naiz eta.

H. Mujika
Denek entzungo zuten
zure garraxia
orain honek ez al du
lehengo garrantzia?
Askoz hobia dezu
orain ixiltzia
hobia baita tripa
beteta hiltzia.