Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Andoni Otamendi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Orixe Saria (7. 1999. Donostia, Añorga)
Représentación
1999-03-05 Donostia Sariketa
Bertsolaris / Auteurs
Ibarra, Iratxe
Otamendi, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Andoni zazpi aldiz ezkondu da eta beste hainbeste aldiz banandu. Iratxerekin sei hilabete egin eta ezkontzeko eskatu nahi dio.

Description

Air
Orioko balearena
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Andoni Otamendi

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


And. Otamendi: Nik eskaintzak ez ditut
egiten musutruk
eta azkenekoa
zuri egingo dizut;
pareja oso ona
egiten degu guk
ta bizitza osoan
maitatuko zaitut. (bis)

Ibarra: Aitormena egiten
zatoz afanean,
ni lortu nahian zabiltz
zu gogor lanean,
bainan lehen sartu ez dena
zazpiren planean,
ez duzu lortu nahiko
zortzigarrenean? (bis)

And. Otamendi: Beste guztiekin nik
frakaso egin nuan,
bainan gauzak seguru
dauzkat orainguan;
ikastola batera
guk egin genduan,
ordutik zu bakarrik
zauzkat nik buruan. (bis)

Ibarra: Horrek egiz egin dit
barruan zirrara,
oraintxe kendu duzu
lotsaren maskara,
bainan lagun maitea
hau diotsut, hara:
nigatik izango da
ondo irteten bada. (bis)

And.Otamendi: Orain arte bihotza
neukan oinazean,
beste guztiengandik
erdi ihesean;
baina ez zaitut jartzen
besteen klasean,
baina ezin da jakin
probatu ezean. (bis)

Ibarra: Ikastola kontua
bota duzu ozen
eta ni ere horretaz
jarri naiz pentsatzen.
Beraz hau ikusita
hor noa esaten:
benetan zabiltza ta
ezkondu gaitezen. (bis)