Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-09-23 Baigorri Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Auteurs
Lizarralde Jimeno, Ander
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez.

Description

Air
Larogeita hamar urte
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haizian kontra ari zen
bizimoduan borrokan
ta azkenik haize guzia
juan zitzaion errotan
bizia neurtzen zuen
tragotan eta lerrotan
ta bukaera azkarra
izaten da holakotan. (bis)
Berari laguntza eskeini
izan genion askotan
zegon zulo horretatik
ateratzeko asmotan
konzientzia oso lasai
daukat behintzat gauza hortan
bakoitzak bere bidia
hautatzen du bizi hontan.

Aspaldi pasa zitzaion
bere azkeneko trena
eta ez zun berak jakin
nola sartzen zen barrena
zulo bakoitza haunditzen
juan zelako hurrena
ta gero ta haundiagua
zen zebilkien herrena. (bis)
Bere buruaz beste’re
zen egin nahiko zuena
norbait aurkitu ote dun
hori da ez dakitena
lasai egin´zala behingoz
arnasa ta hasperena
heriotzak eman dio
bizitzak ezin duena. (bis)

Lehengo astean ikusi nun
ez zeukan itxura finik
bere bisaian ez baitzun
begirada atseginik
ez nion bronkarik bota
ta gutxio hitz gordinik
besarkada eman nion
beste gauzarik ezinik. (bis)
Bizitzeko zertan egin
behar du ba ahaleginik
ez duenak aurkituko
ez dena samin ta minik?
Kontsuelo asko ez dut
baino bat behintzat badut nik
mundutikan juan dela
maite dudala jakinik. (bis)