Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Asier Otamendi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-10-08 Zumaia Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ugarte, Marta
Bertsolaris / Auteurs
Artetxe, Miren
Otamendi, Asier
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Miren ama eta Asier semea zarete. Miren, orain arte zuk zaindu duzu Asierren haurra. Gaur esan dizu zaintzaile bat kontratatzekotan dabilela haurra zaintzeko.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Asier Otamendi

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe:
Bi urte da etxean
zaindu ohi dugula
ezezkorik ez dizut
erantzun sekula
baina seme ez duzu
soldata mardula
ezinean zabiltza
ta ez disimula
hori da oso gaizki
ikusten nauzula. (bis)

A. Otamendi:
Jubilatzeko noizbait
zuk okasioa
laurogei urterekin
justu juizioa
nire haurra zaintzea
zure desioa
zahartzen ari zara
hori da zioa
nik ere eman nahi dizut
jubilazioa. (bis)

M. Artetxe:
Nik ere nahi dut baina
ez zure kaltean
goizero dut ate joz
krisia atean
ez zabiltza hobeto
zu zure partean
ta jarraitu nahi nuke
zaintzaren katean
nire hezurrek uzten
didaten artean. (bis)

A. Otamendi:
Hezurren kontu hori
hain dugu txepela
gorputza bihurtzen da
noizbaite ustela
jakin laguntzailea
datorrela bela
bainan jakizu zeu´re
etor zaitezkeela
disfrutatu dezazun
haur batek bezela! (bis)

M. Artetxe:
Nola gozatu ikusiz
zure panorama?
Nola ez partekatu
zuk daukazun zama?
Badakit nik ez dela
berez nire lana
baina oraindik ni naiz
amona ta ama
semea zaintzea da
egiten dudana. (bis)

A. Otamendi:
Zaintzen duzu semea
ta bere anaia
baina erretiratzeko
baduzu garaia!
Nik opa dizut zuri
zahartzaro lasaia
nire haurrarentzako
hau da nire nahia
beti oroitu dezala
amona alaia! (bis)