Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Maddalen
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Inoiz ez bezalako besarkada eman dizu aitak.

Description

Air
Albizturtikan Bidaniraino
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Borroka hau noiz hasi genuen
ia ez dut gogoratzen
baina epaileek dioten hortaz
ez naiz gehiegi fidatzen.
Euskal Herri bat nahi zenuela
esaten zenuen ozen
nahiz justiziak askotan esan
ez zebiltzala hain zuzen
legeak lege asmatu duzu
herritxo hau defendatzen
herriarentzat ona zen baina
guretzat kalte izan zen. (bis)

Zure borroka egin zenuen
eta legeen harira
etorri ziren eta eraman
lehenik komisaldegira
eta ondoren hartu zintuzten
ta eraman urrutira.
Orduz geroztik gaua pasa dut
ziegetara begira
baina azkenik etorri zara
berriro gure herrira
ta aspaldi partez gure herrian
kanpaiak entzuten dira. (bis)

Gogoratzen dut nola jo zuten
gure etxeko aldaba
gogoratzen dut nola eraman
zintuzten ai kartzelara!
Triste geratu ginen ama ta
nola ez seme-alaba
baina azkenik itzuli zara
azkenik hementxe zara.
Aita etorri ta emaidazu
aspaldiko besarkada
gaurtik aurrera etxean denok
libre sentituko gara. (bis)